Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

LIBURUAREN LANA

Maiatza 25, 2009 | Egilea: nereatxikia

LIBURUARI BURUZ Irakurri dudan liburuaren izenburua “pijama marraduneko mutikoa” da John Boyne idatzitakoa. Liburu hau Alberdania argitaletxean argitaratuta dago eta itzultzailea  Mirentxu Larrañaga Sueskun da. 

Liburu hau irakurri dut jende asko gomendatu didalako eta nire ikaskide guztiei gustatu zaielako. Etxean ere irakurri dute eta iritsi bera dute, beraz erabaki nuen irakurtzea iritsi propioa eukitzeko. Argitaletxeko weborrian agertzen den laburpena honakoa da. “Kontakizunaren protagonista Bruno da. Bruno gaztetxoa alemaniarra da. Gerran da bere herrialdea. Brunoren aita nazia da, ejerzitoko goi-ofiziala, eta Berlinetik Autsbizera joateko agindua –bertako kontzentrazio-eremua gidatzeko- jasotzen duenean, familia osoa eramango du berarekin. Brunok lagun berria egingo du Autsbizen: Shmuel, hesiaz bestaldeko txaboletan bizi den mutiko erkina”. Laburpena honako tokiatik atera dut: www.alberdania.net 

LIBURUA IRAKURRI OSTEAN Liburua irakurri ostean, liburua gomendatu zidaten iritsi bera daukat. Primeran dago liburua eta pertsona askori gomendatuko nioke. Hasieran aspergarria da, baina gaia garatzen joaten denean eta Autsbizera joaten direnean nahiko interesgarri bihurtzen da. Momentu horretara ailegatzen zarenean oso zaila da irakurtseari uztea liburua amaitu arte. 

Lehen esan dudan moduan, liburua hasieran nahiko neketsua egiten zitzaidan baina gero ezin nuen irakurtzeari uztea. Liburua pasatzen joan zenean, konturatu nahiz ze nolako gauzak egiten ziren lehen juduekin eta hori pena eman zidan eta hori zela eta gehiago sartu nintzen liburuaren gaian.  Liburua gomendatuko nioke pertsona askori. Lehenbizi gomendatuko nioke irakurtsea gustatzen zaienei, eta gero nire iritsia emango nioke liburu honi buruz, historian gertatu diren gertakariak juduekin gustatzen zaienei. 

John Boyne idazlearen beste libururen bat irakurriko nuke hau pila bat gustatu zaidalako.  Idazle honen beste liburu bat “Motin en la Bounty” izan ditzake. 

ZUZENKETA

Martxoa 4, 2009 | Egilea: koldoirakasle

-Liburu osoa irakurri dut baina ez zait asko gustatu. Hasierako partea aspergarriena izan da eta gainera beranduago ez du askorik aldatu.

-Liburu honen protagonista Joana deitzen da. Gogoratzen du hamasei urte zituenean bizitako uda. Kontatzen du bazuela koaderno more bat non idazten zuen berari gertatzen zaion guztia. Hori aparte era azaltzen du zein zen bere leku gogoena bakarrik egoteko eta horrela bere pentsamenduak argitzeko. Leku hori Itsaslabarra zen. Bebia nola bere eskolan zegoen mutil bat gustukoa zuena, Alain. Egun euritsu batean, Joanak ikusten du Alain guztiz bustita eta orduan erabakitzen du bere euritakoarekin estaltzea eta autobusera elkarrekin joan ziren. Beste egunean, Joanak Itsaslabarrera joaten da baina bat-batean soinu bat entzuten du eta gainera ez daki nondik datorren. Orduan jakiteko nondik datorren, ibiltzen hasten da eta azkenean inoiz ikusitako etxe bat ikusten du. Justu sartzerako momentuan euria egiten hasi zen eta Joanak joaten da handik baina koaderno morea konturatu gabe han utsita. Etxera ailegatzerakoan konturatzen da koadernoa ez zeukala. Herriko festetan Joana, Alainekien eta bere lagunekin joaten da festetara. Orduan erabakitzen dute egun batean haiek biak geratzea. Egun horretan konturatzen dira biek sentimendu berdinak zituztela eta arrazoi horregatik musuka hasten dira. Denbora pasata, Joana eta Alain etxe arraro horretara joaten dira koadernoaren bila eta etxeko andrearekin hitz egitera. Honek istorio bat kontatzen die baina ez zuten kontutako guztia sinestu. Istorioa asko pentsatu ondoren, erabakitzen dute berriro etxera joatea baina pentsatsen zuten baino txarragoa izango zen. Etxean sartu ziren eta bat-batean etxea sutan hasi zen. Justu momentu horretan Joanak konortea galtzen du eta Alainek bi aldiz pentsatu barik besotan hartzea erabaki zuen eta etxe hori erori baino lehen handik ateratzea. Azkenean Alainek lortzen du Joana salbatzea baina bera ez du sorte berdina eukitzen, Alainek ez du lortzen begiak salbatzea.

-Joanak hain nabarmen du hamasei urtekin bizi zuen uda berarentzako oso gogorra izan zelako. Izan zen lehengo aldia maitemindu egin zela eta azkenean bere lehenengo amodioa hiltzen da bere bizitza salbatzeagatik. Horrek asko markatu zion Joanari eta hori normala da edonori gertatuko litzaiokeelako.

7’5-4’5= 3

Urtebete itsasargian – Egin beharrekoak

Otsaila 3, 2009 | Egilea: koldoirakasle
  • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu?  (‘ongi’ edo ‘gaizki’ bezalako adizlagun lauak debekatuta) Zergatik?
  • 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua
  • Zer moduzko harremana sortzen da Jon eta osabaren artean? Zenbat denbora irauten du Jonek itsasargian, gutxi gorabehera? 36ko gerraz ez zenekizkien gauzetatik, zeinek eman dizu arreta gehien? Zergatik?

Egiak eta Gezurrak

Abendua 3, 2008 | Egilea: nereatxikia

Kaixo

Gaur Koldok bidalitako idazlana egin behar dugu egia eta gezurrari buruz.

Nire ustez, komenigarria da beti egia esatea, baina hori denok dakigu ezinezkoa dela. Kasu batzuetan gezurrak esaten diogu maite dugun pertsona bati minik ez egiteko. Adibidez, neba nagusia gezurra esaten dio arreba txikiari minik ez egiteko, hau da, haien gurazoak hil badira, honek ez dio zehazki esaten zer gertatzen den baizik eta zeozer asmatzen du hori azaltzeko.

Baina hasieran esan dudan moduan, komenigarria da egia esatea. Lehen emandako adibidean, hasieran ondo izango litzake hori esatea, baina azkenean, ahizpa txikia jakingo zuen gertatutako guztia eta txarto sentituko zen gurasoak galdu dituelako eta bere neba gezurra esan diolako. Baina hasieratik egia esaten badio, jakingo du hasieratik zer gertatu zaien eta jakingo du bere neba egia esango diola beti.

Uste dut egia esatea komenigarria dela, baina ere pentsatzen dut ez dela beti esan behar zuk ez duzulako minik egin maite duzun pertsona bati.

Lehen esandakoa laburtzeko modurik hoberena izango litzake atzotitz honekin: “Gezurra entzun nuen Getarian ni baino lehen zen atarian”

Beno honekin bukatutzat emango dut gaurko idazlana.

Datozen asteetarako zeregina

Abendua 3, 2008 | Egilea: koldoirakasle

Egun on:

Idatzi beharko duzu 1000 karaktereko (16 lerro) sarrera bat. Bertan, gezurraz eta egiaz pentsatzen duzuna adierazi beharko duzu, zeure jokaera haiekin eta beste batzuena ere, adibideak jarrita, nahi izanez gero. Ondoren, zeure ikaskideek egindakoa iruzkindu beharko duzu, ikusten dituzun akatsak azalduz eta zeure iritzia emanez. Ados? Lan ona egin. Animo!

AURKEZPENA

Urria 29, 2008 | Egilea: nereatxikia

Kaixo!

Nire izena Nerea Otaola da eta hamasei urte ditut. Ikasketak Saturnino de la Peña institutoan egiten ari ditut lehengo batxillergoan. Hau da nire lehenengo ekarpena hemen. Blog hau kenduta ere beste antzeko bat daukat tuenti deitutakoa. Hor ere idatzi dezaket nahi ditudan gauzak eta ere argazkiak eta bideoak igo dezaket. Blog hau erabiliko dut klasean bidaltzen didaten iruzkin asko idazteko ikasturtean zehar. Batzutan etxean egingo ditut iruzkinak, baina beste batzuetan euskarako klaseetan informatikako gelara jeitsiko gara hemen testuak idazteko. Beno uste dut gaur ez dudala gehiago idatziko, baina espero dut laster berriro idaztea.

Kaixo Mundua!

Urria 28, 2008 | Egilea: nereatxikia

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!


Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios