Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

2009 Maiatza hilabeteko artxiboa

LIBURUAREN LANA

Maiatza 25, 2009 | Egilea: nereatxikia

LIBURUARI BURUZ Irakurri dudan liburuaren izenburua “pijama marraduneko mutikoa” da John Boyne idatzitakoa. Liburu hau Alberdania argitaletxean argitaratuta dago eta itzultzailea  Mirentxu Larrañaga Sueskun da. 

Liburu hau irakurri dut jende asko gomendatu didalako eta nire ikaskide guztiei gustatu zaielako. Etxean ere irakurri dute eta iritsi bera dute, beraz erabaki nuen irakurtzea iritsi propioa eukitzeko. Argitaletxeko weborrian agertzen den laburpena honakoa da. “Kontakizunaren protagonista Bruno da. Bruno gaztetxoa alemaniarra da. Gerran da bere herrialdea. Brunoren aita nazia da, ejerzitoko goi-ofiziala, eta Berlinetik Autsbizera joateko agindua –bertako kontzentrazio-eremua gidatzeko- jasotzen duenean, familia osoa eramango du berarekin. Brunok lagun berria egingo du Autsbizen: Shmuel, hesiaz bestaldeko txaboletan bizi den mutiko erkina”. Laburpena honako tokiatik atera dut: www.alberdania.net 

LIBURUA IRAKURRI OSTEAN Liburua irakurri ostean, liburua gomendatu zidaten iritsi bera daukat. Primeran dago liburua eta pertsona askori gomendatuko nioke. Hasieran aspergarria da, baina gaia garatzen joaten denean eta Autsbizera joaten direnean nahiko interesgarri bihurtzen da. Momentu horretara ailegatzen zarenean oso zaila da irakurtseari uztea liburua amaitu arte. 

Lehen esan dudan moduan, liburua hasieran nahiko neketsua egiten zitzaidan baina gero ezin nuen irakurtzeari uztea. Liburua pasatzen joan zenean, konturatu nahiz ze nolako gauzak egiten ziren lehen juduekin eta hori pena eman zidan eta hori zela eta gehiago sartu nintzen liburuaren gaian.  Liburua gomendatuko nioke pertsona askori. Lehenbizi gomendatuko nioke irakurtsea gustatzen zaienei, eta gero nire iritsia emango nioke liburu honi buruz, historian gertatu diren gertakariak juduekin gustatzen zaienei. 

John Boyne idazlearen beste libururen bat irakurriko nuke hau pila bat gustatu zaidalako.  Idazle honen beste liburu bat “Motin en la Bounty” izan ditzake. 


Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios